Euskal Herriko mintzalagunok gure festa handia ospatuko dugu ekainaren 1ean, Lapuebla de Labarkan. Eta euskaltzale guztiei luzatuko diegu gonbitea gurekin batera, euskararen inguruan,  jaiaz gozatzera etorri daitezen: “TÚtik Gura! Ongietorri Mintzalagunon mundura!”

Izan ere, urtean zehar herri eta auzoetako Mintza taldeetan aritzen gara euskara praktikatzen, baina Mintza taldeak ez dira soilik euskaraz hitz egiteko modu bat: guk ondo dakigu Mintzalagunona mundu bat dela, euskararen praktikatik haratago, emozio, ekimen, harreman eta bizipen ugari biltzen dituena. Euskara bakardadean gordetzetik, lagunartean gozatzeko saltoa ematen dutenen mundua eta beste batzuei salto hori ematen laguntzen ari direnena.

Guztiok elkartuko gara Lapuebla de Labarkan eta  euskaraz mingain eta zangoak astintzeko moduko egitaraua dago prestatuta.

Gonbidatu zure ingurukoak ere festara: etor daitezela ekainaren 1ean Lapueblara, gurekin batera euskaraz gozatzera. TÚtik GUra! Ongi etorri Mintzalagunon mundura!

Bazkari txartelak eskuratzeko aukera hemen bertan izango da aurrerago

Egitaraua

11:30  Ongi etorria eta hamaiketakoa herriko plazan
12:00 Bi proposamen  aukeran:
– Ardo eta olio dastaketa
– La Puebla de Labarca ezagutuz ibilbide gidatua.
( bi ekintzak egiteko aukera egongo da)

13:30 Kalejira animatua eta poteoa. Herriko plazatik hasita.
15:00 Bazkaria. Ikastolan
Txartelak salgai maiatzaren 24a arte

17:00 Esker emate ekitaldia. Ikastolan
17:30 Erromeria. Ikastolan .