LAPUEBLA DE LABARCA`KO HIRIGINTZA

  • Helburua:

Udalari eskatzen zaion administrazio-baimena da, eta edozein obrari edo partzelaziori hasiera eman aurretik eskuratu behar da, bai landa-ondasunei bai hiri-ondasunei dagokienez. Horren xedea da Udalak egiaztatu ahal izatea ondasun horiek indarrean dagoen araudia betetzen dutela. Lizentzia behar duten ekintzak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 6/2006 Legeko 207 artikuluan zehazten dira:

Obra handiko lizentziak: proiektua eta zuzendaritza teknikoa eskatzen dute.

Obra txikiko lizentziak: obra txikiak egiturari edo higiezinari eusten dioten elementuetan eragina ez dutenak dira; itxiturak, hesiak jartzea, teilatuaren ibilbidea, iragarki argidunak, etab., adibidez. Teknikokoi errazak dira eta kontratuei eta ekonomiari dagokienez, garrantzi txikikoak; konponketa soilak eta itxiturak, adibidez. Gainera, ez dute profesionalek sinatutako proiektu teknikorik behar.

Partzelazio-baimenak: bai landa-ondasunetan, bai hiri-ondasunetan. Udal ekintza honen xedea da egiaztatzea ez direla sortzen landatzeko gutxieneko unitatetik beherako partzelak (landa-ondasunetan, 2 hektarea lehorreko lurretan eta 1 sail ureztatuetan) edo eraikitzeko gutxieneko partzelatik beherakoak (hiri-ondasunetan, honako hauen araberakoa da hori: fatxadaren aurrealdea, sakonera eraikigarria eta partzela dagoen araudi zehatzaren arloko amaierako partzelen gutxieneko tamaina).

Lehen erabilerarako lizentziak: horien xedea da egiaztatzea obra handiko lizentziarekin egindako obrak emandako baimenaren arabera gauzatu direla. Nahitaezkoa da sustatzaileak edo jabeak obren amaiera Udalari jakinaraztea.

  • Eskatzailea:

Hasiera batean, sustatzailea edo jabea; hala ere, gogoratu behar da lizentziarik gabe obrak edo partzelazioak egitea edo obrak erabiltzea hirigintzako arau-haustea dela. Horren arduradun izango dira sustatzaileak, obren enpresariak, higiezinen jabeak sustatzaileak ez badira, eta, hala badagokio, obren zuzendari teknikoak. Era berean, arau-haustearen arduradun izango dira erabileren edo establezimenduen titularrak, zuzendariak edo onuradunak.

  • Aurkeztu beharreko agiriak:

Kasu guztietan: eskaera-eredu ofiziala.

Obra handiko lizentzia: oinarrizko proiektua (horri dagokionez, exekuzio-proiektua aurkeztu beharko da obrei hasiera eman aurretik), edo oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua, elkargoak ikus-onetsia, eta zuzendaritza teknikoaren izendapen (eta eraikuntzaren kasuan, exekuziorako zuzendaria ere bai).

Obra txikiko lizentzia: kontratistaren aurrekontua edo gauzatuko diren obren deskribapena.

Partzelazio-lizentziak: krokis kotatua eta partzelazioaren aurreko eta ondorengo egoeraren deskribapen fisikoa, mugak zehaztuta. Nahikoa da datuak katastroari jakinarazteko. Partzelazio-lizentziak legez eman direla ulertuko da dagokion egintza formalizatzen duen agiri publikoa udaletxean aurkezten denean. Agiri horretan jasoko da egintza baimentzen duen lizentzia edo bertan eman beharko da horren lekukotza. Horrez gain, amaierako orubeen, loteen, partzelen edo finken zatiezintasuna adierazi beharko da, hala dagokionean. Aurkezpena lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan egingo da, eta epe hori behin luzatu ahal izango da, eta, betiere arrazoiak justifikatuta baldin badaude (6/2006 Legeko 39. artikulua).

Lehen erabilerarako edo martxan jartzeko lizentziak: jakinarazpena, eta aukerako zuzendaritza teknikoa eskatu bada, horren obra amaierako ziurtagiria.

Gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsu gisa sailkatutako jarduerei buruzko obrak badira, jardueraren lizentzia obrarako lizentzia eskuratu aurretik lortu beharko da.

  • Zergak:

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga: % 4 obra handietan eta % 5 obra txikietan.

  • Eskaeraren ondorengo izapideak:

Eskaeran hutsak badaude, Udalak horiek zuzentzeko eskatuko du. Behin dokumentazioa osatuta, txosten teknikoa eta juridikoa egin eta ebazpena emango da, hilabeteko epean (obra txikiak), edo hiru hilabeteko epean (gainerakoak).

Araudia:

Plangintzaren Arau Subsidiarioak; Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 6/2006 Legea; Hirigintzako diziplinaren erregelamendua.

  • Formularioa:

Lizentzia eskatzeko inprimakia (pdf)

  • Helburua:

Datuak Babesteko Legeak babesten dituen katastroko datuak (datu irekiak ez direnak) ematea titularrei edo titularren baimena duten pertsonei.

  • Eskatzailea:

Higiezinaren titularra edo bere berariazko baimena duen pertsona bakarrik.

  • Aurkeztu beharreko agiriak:

Udal-eredua.

  • Eskaera aurkezteko lekua:

Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako Udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).

  • Ondorengo izapideak:

bat ere ez.

  • Zergak:

 

  • Formularioa:

Inprimakia (pdf)

Oharra

Web orrian eskuragarri ez dagoen agiri teknikoak kontsultatzeko, jo dagokion udalera edo Arabako Foru Aldundiko Hirigintza Zerbitzura.

2001tik aurrerako ALHAO web honetan bertan kontsultatu ahal dira ALHAOren sarbide zuzenean.

2001tik atzerako ALHAO kontsultatzeko, Probintziako Artxibora edo Udalera jo behar duzu.

Harremanetarako datuak

Hirigintza

Posta helbidea:
Probintzia plaza, 5, 1.a
PK.:01001 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

Telefonoa: 945 18 18 18 (52179)

emaila: cartografia@araba.eus

Ordutegia: 8:15 – 14:30