Mintzalaguna 2017

Mintzalagunen sarea zabalduz eta sendotuz doa Euskal Herrian zehar: 6000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute. Gaur egun 1075 talde daude martxan eta astero 120
herritan elkartzen dira elkarrekin euskaraz egiteko. Eta, noski, Arabako Errioxan ere baduzu horretarako aukera.
Zer da mintzalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
Nola hitz egingo dugu? Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean… euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainerako mintza-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak: Herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna…
Parte hartzeko baldintza: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da. Izen ematea urriaren 31n bukatuko da. Azaroan taldeak sortu eta martxan jartzeko.
Izena emateko: Oyón-Oionen (IKA Errioxa euskaltegia, San Bizente Ikastola), Lapuebla de Labarcan (Assa Ikastola), Lantziegon (Lantziego Ikastola), Guardia (IKA Errioxa euskaltegia), Bastidan (Bastida Ikastola) eta Vianan (Erentzun Ikastola) edo zuzenean esteka honen bitartez: https://labur.eus/ArabakoErrioxa
Informazioa: Gorka Beobide (Arabako Errioxako Mintzalaguna Dinamizatzailea) aemintzalaguna@gmail.com Leire Sueskun (Arabako Errioxako euskara teknikaria) claguardia.lsueskun@ayto.araba.eus / IKA Errioxa euskaltegia errioxa@ikaeuskaltegiak.eus .
Eta aurten, GURASOLAGUNA izango duzu aukeran! Guraso bazara eta zure euskara hobetu nahi baduzu, animatu eta eman izena.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *