Eskabiden Modeloa
ESKABIDE OROKORRA
- Helburua:
Herritarrek Udalari zuzendu nahi dizkioten agiriak eta eskaerak jasotzea.
- Eskatzailea:
Interesduna bera edo legezko ordezkaria.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskatzailearen eskubideak egiaztatzen dituzten agiriak. Eskabidea aurkeztu ondoren abiarazi behar den prozeduraren arabera, gutxieneko agiri batzuk eskatuko dira. Beste pertsona baten izenean eskaerak aurkezteko, baliabideak abiarazteko, ekintzak ukatzeko eta eskubideei uko egiteko, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.
- Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).
- Ondorengo izapideak:
Eskaera-orria eta agiriak bildu, bete eta erregistratu egingo dira.
Ordainagiri gisa aurkezten diren agirien kopia zigilatua aurkeztuko da, eta, bertan, agiriak aurkeztu ziren eguna agertu beharko da.
Erregistratutako agiria edo eskaera dagokion sailera igorriko da.
Zergak:
Agiriak erregistratzea doakoa da.
- Aplikatzekoa den araudia:
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
- Formularioa:
UR- eta ESTOLDA-SARE OROKORRERAKO HARGUNEAREN ESKABIDEA
- Helburua:
Ur- eta estolda-sare orokorrerako hargunearen eskabidea (oharra: ez dira bereiz ematen; edateko uraren hornidura izanez gero, nahitaez izan behar da estolda-sarea, hondakin-urak kanporatzeko).
- Eskatzailea:
Interesduna bera edo legezko ordezkaria.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Hargunearen eskaeraren inprimakia eta Arabako Errioxako Ur Partzuergoari hornidura eskatzeko inprimakia (http://consorcioaguasriojaalavesa.org/impresos.html).
- Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).
- Ondorengo izapideak:
Eskaera-orria bildu, bete eta erregistratu egingo da, eta Arabako Errioxako Ur eta Hondakinen Partzuergoari zuzendutako hornidura eskaera hari entregatuko zaio.
Ordainagiri gisa aurkezten diren agirien kopia zigilatua aurkeztuko da, eta, bertan, agiriak aurkeztu ziren eguna agertu beharko da.
Udal-arkitekto teknikoak txostena egingo du, eta horren bidez egiaztatuko du ea hornidurarako eskatzen den lurzorua hiri-lurzorua den (lurzoru urbanizagarrietan eta urbanizaezinetan ez da hargunea ematen) eta ea lehendik hargunerik dagoen (bakarra ematen da higiezin edo etxebizitza bakoitzeko).
Txostena aldekoa bada, UDAL-ordainagiria igorriko da eskabidean adierazitako kontuaren kargura, eta Partzuergoari bidaliko zaio horniduraren eskabidea. Partzuergoak, sarearen kudeaketa eskuordetuta duenak, hargunea egiteko punturik egokiena zein den baloratuko du. Kontagailua bide publikotik irakurtzeko moduko leku batean jarriko da, irakurtzeko higiezinera sartu beharrik ez izateko.
- Zergak:
2017an, lotzeko eskubideengatiko UDAL-tasa 102,68 eurokoa (ura) eta 79,75 eurokoa (estolda-sarea) da.
- Aplikatzekoa den araudia:
2001eko abenduaren 12ko 142 zenbakiko ALHAOn argitaratutako udal-ordenantza. Arabako Errioxako Ur eta Hondakinen Partzuergoaren baldintzen harira: http://consorcioaguasriojaalavesa.org/normativa/ordenanza.html.
- Formularioa:
Ur- eta estolderia-hargunearen eskaera egiteko inprimakia (pdf).
KAMIOIENTZAKO ZIRKULAZIO-BAIMENA
- Helburua:
Ibilgailu astunek udal-bideetatik zirkulatzeko behar duten baimena eskatzea. Bideak foru-zaintzakoak baldin badira, Arabako Foru Aldundiaren baimena lortu beharko dute aurretik.
- Eskatzailea:
Interesduna bera edo legezko ordezkaria.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Kamioientzako zirkulazio-baimena eskatzeko inprimakia eta, hala badagokio, Arabako Foru Aldundiaren baimena, haren eskumenekoa bada ibilgailua ibiliko den bidea zaintzea.
- Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).
- Ondorengo izapideak:
Eskaera-orria eta Foru Aldundiko baimenaren eskabidea bildu, bete eta erregistratu egingo dira.
Ordainagiri gisa aurkezten diren agirien kopia zigilatua aurkeztuko da, eta, bertan, agiriak aurkeztu ziren eguna agertu beharko da.
Udal-arkitektoak txosten teknikoa egingo du, eta hor zehaztuko du udaletxean aurkeztu beharreko abala.
Txostena aldekoa bada, ordainketaren ebazpena emango du eta ados dagoela sinatuko du Foru Aldundiaren baimenean.
- Zergak:
Ez dago zergarik. Abala aurkeztu behar da, baina ez badago kalterik, itzuli egiten da baimendutako bidea amaitzen denean.
- Aplikatzekoa den araudia:
6/1995 Foru Araua, otsailaren 13koa, Arabako Lurralde Historikoko LANDA-BIDEAK erabiltzeari, mantentzeari eta zaintzeari buruzkoa. |
- Formularioa
Kamioientzako zirkulazio-baimena eskatzeko inprimakia (pdf)
ERROLDATZEA
- Helburua:
Lege-aurreikuspena betetzea. Horren arabera, pertsona guztiek dute betebeharra ohiko bizilekutzat duten udalerriko erroldan izena emateko. Udalerri batean baino gehiagotan bizi denak urtean denbora gehien bizi den helbidean eman behar du izena. Emantzipatu gabeko adingabeek eta adineko ezinduek haien zaintzaileen helbide bera izango dute, edo, halakorik egon ezean, legezko ordezkariena, baldin eta beste udalerri batean bizitzeko idatzizko baimena ematen ez badute. Udal-errolda da udalerri bateko herritarrak agertzen diren administrazio-erregistroa. Bertan agertzen diren datuek frogatzen dute hor agertzen den herritar bakoitzak udalerrian duela bizilekua eta bertan bizi dela. Datu horietatik ateratzen diren ziurtagiriak dokumentu publikoak eta frogatzaileak izango dira administrazio-ondore guztietarako.
- Eskatzailea:
Erroldatzen den pertsona edo, adingabea edo zaintza behar duen adineko ezindua bada, haren aita, ama edo tutorea.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskaera erroldan izena ematean egiten da, udal-bulegoetan bertan. Erroldatuko den pertsonaren identifikazio-agiria aurkeztu behar da, eta, horrez gain, pertsona erroldatuko den higiezinaren titulartasuna edo erabilgarritasuna egiaztatzen duen agiria (eskritura edo errentamendu-kontratua, hurrenez hurren). Beste pertsona batzuk erroldatuta badaude, baimen-emaileak erroldaren baimen-eredua aurkeztu beharko du.
Erroldatua hilez gero, erroldan baja ematea ofizioz egiten da, interesdunak esku hartu behar izan gabe.
- Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).
- Ondorengo izapideak:
Bulegoetan entregatuko zaien errolda-eskaera bete eta sinatu.
Herritarra beste udalerri batetik etortzen bada, Lapuebla de Labarcako Udalak egingo ditu izapideak han erroldatu gisa agertu ez dadin. Halaber, Hautesle Erroldako Bulegoari jakinaraziko dio, egin behar diren aldaketak egiteko.
- Zergak:
Ez dago.
- Aplikatzekoa den araudia:
1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleei eta Lurralde Mugaketari buruzko araudia onesten duena (53. art. eta hurrengoak).
2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Estatistikako Institutu Nazionaleko Presidentearen eta Eskumenak Autonomia Erkidegoekin eta Tokiko Erakundeekin Koordinatzeko Zuzendaritza Orokorrarena, Udalei udal-errolda kudeatzeari buruzko jarraibide teknikoak emateari buruzkoa.
- Formularioa:
Erroldaren baimena lortzeko inprimakia (pdf)
Lapuebla de Labarca udalerri barruan helbidea aldatzeko inprimakia (pdf).
HORMA-HILOBIEN ETA KOLUNBARIOEN ESKAERAK ETA GORPUZKIAK HOBITIK ATERATZEKO ESKAERAK
- Helburua:
Aldi baterako hilobiak ematea eta gorpuak lekualdatzeko lanak egitea.
- Eskatzailea:
Hilobiaren edo, hala badagokio, barruan dauden gorpuzkien gaineko hileta-eskubidearen titularra. (Oharra: ez dira hilobiak edo kolunbarioak ematen, ez badago hilobiratzeko gorpuzkirik).
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskaera-eredua beteta, eta, hala badagokio, hileta-araudiaren arloan eskatzen diren baimenak (gorpuen lekualdaketa, lurperatzeko baimen judiziala…)
- Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).
- Ondorengo izapideak:
Bulegoetan entregatuko zaien eskaera bete eta sinatu.
Lapuebla de Labarcako Udalak udal-hilerriko erregistro-liburuetan jasoko ditu gertaerak, eta titulu hori nahikoa izango da eskubideak eskuratu diren eguna egiaztatzeko.
Emakidaren aldi baterako epea amaitu ondoren, Udalak titularrei abisatuko die gorpuzkiei dagokienez egokitzat jotzen dutena adierazi dezaten eta, ezer esan ezean, hilobitik atera eta behin betiko hezurtegian utziko dira.
- Zergak:
- a) 15 urterako hilobia: 155,00 euro. b) 25 urterako hilobia: 390,00 euro.
- c) 15 urterako kolunbarioa: 109,00 euro. d) 25 urterako kolunbarioa: 218,00 euro.
- e) Hilobiratzea: 160,00 euro. f) Kolunbarioetan ehorztea: 80,0 euro
- g) Gorpuzkiak (ez errautsak) hilobitik ateratzea. 400,00 euro.
- Aplikatzekoa den araudia:
202/2004 DEKRETUA, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena; eta udal-ordenantza.
- Formularioa:
Eskabidearen inprimakia (pdf)
ORDAINAGIRIAK HELBIDERATZEA
- Helburua:
Titularrak sinatutako baimena izatea ordainagirien bidez aldian behin kobratzen diren udal-zerga hauen helbideratzea egiteko edo zordunketa zuzenean agintzeko, SEPA araudiarekin bat etorriz (Udalari dagokio zerga horiek kudeatzea): Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, hala landa-eremuan nola hiri-eremuan; Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga; Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga; Eraikinen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga, zabor-tasak, ibiak. Horrez gain, noizean behin ordaintzen diren zergak ere helbideratu daitezke: Eraikinen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga, ingurumen-lizentziak jaulkitzeko tasa…
- Eskatzailea:
Udal-ordainagirien eta helbideratutako banku-kontuaren titularra. Kontu baten titularrak baimena eman dezake bere izenean ez dauden ordainagiriak helbideratzeko.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskabidearen formularioa, behar bezala beteta.
- Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).
- Ondorengo izapideak:
Bat ere ez.
- Zergak:
Bat ere ez.
- Aplikatzekoa den araudia:
UE 260/2012 Araudia.
- Formularioa:
Eskabidearen inprimakia (pdf)
IBI-ESKAERA
- Helburua:
Ibilgailuekin espaloien gainean ibiltzeko udal-baimena, nahiz eta espaloiak ibilgailuak ibiltzeko bideen maila berean egon.
- Eskatzailea:
Bidea erabiliko duen higiezinaren titularra.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskaera orokorraren ereduko eskabidea, metro linealak adierazita.
- Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).
- Ondorengo izapideak:
Txosten teknikoa egingo da, ibia emateko arrazoia egiaztatzeko, eta gero ebazpena emango da, gune horretan ibilgailuarekin ibiltzeko baimena emateko. Horrez gain, hala badagokio, baldintza teknikoak emango zaizkio eskatzaileari, zintarria beheratu ahal izan dezan.
- Zergak:
53,98 euroko tasa, gehi plakaren kostua.
- Aplikatzekoa den araudia:
Udal-ordenantza. 2001eko abenduaren 12ko 14 zenbakiko ALHAO.
- Formularioa:
Eskaera orokorra (pdf)
ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN TXAKURREN LIZENTZIA ETA UDAL-ERREGISTROA
- Helburua:
DERRIGORREZKOA da martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuan (Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeko Lege Araubideari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena) zehazten diren arriskutsuak izan daitezkeen txakur arrazak kontrolatzea eta erregistratzea. Horrez gain, nahitaezkoa da horien titularrei udal-lizentzia ematea animalia horiek izateko eta paseatzeko, aurretik haien ezaugarri psikofisikoak aztertu ondoren eta erantzukizun zibileko asegurua dutela egiaztatu ondoren.
Hauek dira arrazak: 287/2002 ED I. Eranskina: a) Pit Bull Terrier. b) Staffordshire Bull Terrier. c) Mercian Staffodshire Terrier. d) Rottweiler. e) Dogo Argentino. f) Faila Brasiliara. g) Tasa Inu. h) Akota Inu.
Arraza edozein dela ere: II. ERANSKINA: ezaugarri hauek guztiak edo gehienak dituen edozein animalia: a) Giharreria sendoa, irudi boteretsua, mardula, gorputz atletikoa, bizkortasuna, indarra eta erresistentzia. b) Izaera markatua eta adore handia. c) Ile motza. d) 60 eta 80 zentimetro arteko perimetro torazikoa, 50 eta 70 zentimetro arteko soingurutzeko garaiera eta 20 kg-tik gorako pisua. e) Buru handia, kuboidea, sendoa, burezur zabal eta handia eta masail gihartsu eta sabeldua. Masailezur handi eta gogorrak, aho sendoa, zabala eta sakona. f) Lepo zabala, gihartsua eta motza. g) Bular mardula, zabala, handia, sakona, saihets kakotuak eta bizkar gihartsu eta laburra. h) Aurreko gorputz-adar paraleloak, zuzenak eta sendoak eta atzeko gorputz-adarrak oso gihartsuak, angelu moderatu bat osatzen duten hanka nahiko handiekin.
- Eskatzailea:
Derrigor eskatu behar du lizentzia udalerrian erroldatuta dagoen eta animalia horren titularra den herritarrak, eta gomendagarria da titularraz gain animalia espazio publikoetara aterako duten herritarrek ere eskatzea.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Jatorrizko Nanoa, kopia konpultsatua egiteko.
Penalen ziurtagiriak, administrazio-zehapenen erregistroen agiriak, eta arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak izateko gaitasun fisiko eta psikologikoaren agiriak.
Hirugarren batzuentzako kalteongatik erantzukizun zibileko asegurua, estaldura ehun eta hogei mila eurotik (120.000) gora izanik.
Osasun kartilla.
Mikrotxip bidezko identifikazioa, eta EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorreko (REGINA) inskripzioa.
Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).
- Ondorengo izapideak:
Agiri guztiak bildu ondoren, lizentzia emango da; lizentzia egiaztatzen duen titulua jaulkiko da, eta animalia Arriskutsuak izan daitezkeen Txakurren Udal Erregistroan inskribatuko da, titularrak hala eskatuta.
- Zergak:
Ez dago.
- Aplikatzekoa den araudia:
50/1999 Legea, abenduaren 23koa, Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeko Lege Araubideari buruzkoa; 287/2002 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, 50/1999 Legea garatzen duena; 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa, Txakurrak edukitzea eta babestea arautzen duen udal-ordenantza, 2017ko uztailaren 7ko 77 zenbakiko ALHAOn argitaratutakoa.
- Formularioa:
Eskabide orokorraren inprimakia (pdf)
IZATEZKO BIKOTEEN UDAL-ERREGISTROA (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROAREKIN KOORDINATUTA)
- Helburua:
Sexu bereko zein ezberdineko izatezko bikoteak diren edo izatezko bikotea eratu nahi duten pertsonek izena ematea. Bikotekideetako batek behintzat erroldatuta egon beharko du. Gainera, bikotekideetako batek EAEko auzotasun zibila badu, Udalak ofizioz igorriko du dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistrora. Hortaz, bikoteari izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 7/2003 Legean xedatutakoa aplikatuko zaio. Lege horrek parekatu egiten ditu bikote ezkonduak eta ezkongabeak Euskal Autonomia Erkidegoan.
- Eskatzailea:
Bikotekideak, biak. Bietako batek erroldatuta egon beharko du, udal-erregistroan izena emateko; eta, bietako batek EAEko auzotasun zibila izan beharko du, autonomia erkidegoko erregistroan izena emateko.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Jatorrizko NANak, kopia konpultsatua egiteko.
Familia liburua, baldin eta elkarrekin seme-alabarik badute.
Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria.
Errolda-ziurtagiriak (egoiliar ez direnenak).
Atzerritarren kasuan, ezkontzeko gaitasunaren ziurtagiri eleanitza, erregistro nazionalarena eta La Hayak egiaztatutako kontsularen bulegoarena.
EAEko auzotasun zibila egiaztatu ahal bada:
- a) Jaiotzez espainiar nazionalitatea duten eta EAEn bizi diren pertsonek: azken 10 urteetan EAEn jarraian bizi izan direla egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria eta jaiotza-ziurtagiri librea edo hitzez hitzekoa, non jaso behar baita beren borondatez Erregistro Zibilaren aurrean EAEko auzotasun zibila hartu dutela, EAEn bi urte baino gehiago jarraian daramatelako bizitzen.
- b) Jaiotzez espainiar nazionalitatea duten eta EAEn bizi ez diren pertsonek: hitzez hitzeko jaiotze-ziurtagiria, non jaso behar baita auzotasun zibila hartu dutela; edo, azken 10 urteetan jarraian EAEn bizi izan direla egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria, ondorengo errolda-agiriak eta hitzez hitzeko jaiotze-ziurtagiria.
- c) Espainiar nazionalitatea hartu duten atzerritarrek: Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, nazionalizatu diren unean Euskal Autonomia Erkidegoko auzotasun zibila hartu dutela jasotzen duena; edo, jaiotzez espainiar nazionalitatea dutenentzat adierazitako edozein modu, baldin eta nazionalitatea lortu zuten unean beste auzotasun zibil bat aukeratu bazuten.
- Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca)
- Ondorengo izapideak:
Dokumentazio guztia jaso ostean, Udalak espedientea prestatzen du, eta, behin eginda dagoela, eskatzaileek sinatu egin behar dute. Sinatutakoan, Euskal Autonomia Erkidegoko erregistrora igortzen da, eta udal-erregistroan inskribatzen da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan aldibereko izen-ematea baieztatzen badute. Azken Erregistroak gabeziaren bat antzematen badu eta konpontzen ez bada, ez da udal-erregistroan inskribatuko, salbu eta EAEko auzotasun zibilari soilik badagokio.
- Zergak:
ez dago.
- Aplikatzekoa den araudia:
2/2003 Legea, maiatzaren 7koa, izatezko bikoteak arautzen dituena; 155/2017 Dekretua, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa arautzen duen Erregelamendua onestekoa dena; Lotura Zibilen Udal Erroldari buruzko Ordenantza (2003ko urtarrilaren 10eko 3 zenbakiko ALHAO).
- Formularioa
Eskabide orokorraren inprimakia (pdf)
JARDUERA SAILKATUETARAKO LIZENTZIAK
- Helburua:
Gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsu gisa sailkatutako jarduerak gauzatu aurreko administrazio-baimena da. Horren bidez, egiaztatzen da jarduera bati ezarritako neurri zuzentzaileak nahikoak direla.
Jarduera batzuetarako lizentzia behar da (Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege orokorraren II. eranskineko A epigrafea), eta beste batzuetarako, aldez aurreko jakinarazpena (B epigrafea).
- Eskatzailea:
Jardueraren sustatzailea.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Lizentzia behar duten jardueretarako: proiektu teknikoa eta deskribapen-memoria, teknikari eskudunak sinatuta. Bertan zehaztuko dira jardueraren ezaugarriak, kokalekuaren deskribapena, ingurugiroan izan dezakeen eragina eta erabiltzeko proposatzen diren neurri zuzentzaileak, eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea adierazita.
Aldez aurreko jakinarazpena behar duten jardueren kasuan, jakinarazpenarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira: jardueraren deskribapena eta jarduerak ingurugiroan, pertsonengan edo horien ondasunetan izan dezakeen eragina murrizteko ezarri diren neurriak jasotzen dituen memoria, eta teknikari eskudunak eginiko ziurtagiria. Horren bidez egiaztatuko da jarduera eta/edo instalazioak aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin eta eraikuntza-proiektuarekin bat datozela eta ingurumenaren arloko betekizun guztiak betetzen dituztela; barne hartuz, hala badagokio, dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpenean zehaztutakoak. Behin jakinarazpena eginda, jardueraren erabilera aurkezten den egunean bertan hasi ahal izango da.
- Zergak:
Jarduera sailkatuetarako lizentzia emateagatiko tasa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren urteko ordainagiriaren zenbatekoan.
Lizentziaren ondorengo izapideak:
Jendaurrean jarriko da hamabost eguneko epean, iragarkia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera zenbatuta; eta mugakideei epe berean jakinaraziko zaie. Jendaurrean jartzeko epearen ondorengo hamabost egunetan, espedienteari osasun-txostena gehituko zaio, bai eta gainerako txosten teknikoak ere, jardueraren izaeraren arabera. Txosten guztiak bideratu ondoren, Udalak txosten bat emango du hamar eguneko epean. Neurri zuzentzaileei dagokienez eskuduna den autonomia-erkidegoko edo Foru Aldundiko ingurumen-organoak gauza bera egingo du. Eta ondoren, hala badagokio, lizentzia emango da.
Proiektuan deskribatutako instalazioak exekutatu ondoren, neurri zuzentzaileak barne, martxan jartzeko udal-baimena eskatu beharko da, zuzendari teknikoaren obra amaierako ziurtagiria aurkeztuta.
- Araudia:
Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorra; martxoaren 9ko 165/1999 DEKRETUA, otsailaren 27ko 3/1998 Legean (Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) jasotzen den jarduerarako lizentzia eskuratzetik salbuetsitako jardueren zerrenda finkatzen duena.
- Formularioa:
Eskabideak egiteko eredu orokorra (pdf)
HONDAKINAK ERRETZEKO BAIMENA
- Helburua:
Landa-lurzoruan nekazaritzako eta inausketako hondakinen erretzea kontrolatzea. Ekintza mugatuta dago, abenduaren 15etik apirilaren 30era (mahatsondo eta olibondoen inausketako hondakinak) eta maiatzaren 31ra (uztondoak eta bestelakoak erretzea).
- Eskatzailea:
Lurraren titularra.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Udal-bulegoetan dagoen eredua, paper autokopiatzailean. Erreketa zein poligonotan edo lursailetan egingo den adieraziko da.
- Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).
- Ondorengo izapideak:
bat ere ez.
- Zergak:
ez dago.
- Aplikatzekoa den araudia:
558/2012 Foru Agindua
- Formularioa:
udaletxean.
KATASTROKO DATUAK ESKATZEA
- Helburua:
Datuak Babesteko Legeak babesten dituen katastroko datuak (datu irekiak ez direnak) ematea titularrei edo titularren baimena duten pertsonei.
- Eskatzailea:
Higiezinaren titularra edo bere berariazko baimena duen pertsona bakarrik.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Udal-eredua.
- Eskaera aurkezteko lekua:
Aurrez aurre: Lapuebla de Labarcako Udaletxea (El Plano Plaza 6, Lapuebla de Labarca).
- Ondorengo izapideak:
bat ere ez.
- Zergak:
- Formularioa:
Inprimakia (pdf)
HIRIGINTZA-LIZENTZIAK
- Helburua:
Udalari eskatzen zaion administrazio-baimena da, eta edozein obrari edo partzelaziori hasiera eman aurretik eskuratu behar da, bai landa-ondasunei bai hiri-ondasunei dagokienez. Horren xedea da Udalak egiaztatu ahal izatea ondasun horiek indarrean dagoen araudia betetzen dutela. Lizentzia behar duten ekintzak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 6/2006 Legeko 207 artikuluan zehazten dira:
Obra handiko lizentziak: proiektua eta zuzendaritza teknikoa eskatzen dute.
Obra txikiko lizentziak: obra txikiak egiturari edo higiezinari eusten dioten elementuetan eragina ez dutenak dira; itxiturak, hesiak jartzea, teilatuaren ibilbidea, iragarki argidunak, etab., adibidez. Teknikokoi errazak dira eta kontratuei eta ekonomiari dagokienez, garrantzi txikikoak; konponketa soilak eta itxiturak, adibidez. Gainera, ez dute profesionalek sinatutako proiektu teknikorik behar.
Partzelazio-baimenak: bai landa-ondasunetan, bai hiri-ondasunetan. Udal ekintza honen xedea da egiaztatzea ez direla sortzen landatzeko gutxieneko unitatetik beherako partzelak (landa-ondasunetan, 2 hektarea lehorreko lurretan eta 1 sail ureztatuetan) edo eraikitzeko gutxieneko partzelatik beherakoak (hiri-ondasunetan, honako hauen araberakoa da hori: fatxadaren aurrealdea, sakonera eraikigarria eta partzela dagoen araudi zehatzaren arloko amaierako partzelen gutxieneko tamaina).
Lehen erabilerarako lizentziak: horien xedea da egiaztatzea obra handiko lizentziarekin egindako obrak emandako baimenaren arabera gauzatu direla. Nahitaezkoa da sustatzaileak edo jabeak obren amaiera Udalari jakinaraztea.
- Eskatzailea:
Hasiera batean, sustatzailea edo jabea; hala ere, gogoratu behar da lizentziarik gabe obrak edo partzelazioak egitea edo obrak erabiltzea hirigintzako arau-haustea dela. Horren arduradun izango dira sustatzaileak, obren enpresariak, higiezinen jabeak sustatzaileak ez badira, eta, hala badagokio, obren zuzendari teknikoak. Era berean, arau-haustearen arduradun izango dira erabileren edo establezimenduen titularrak, zuzendariak edo onuradunak.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Kasu guztietan: eskaera-eredu ofiziala.
Obra handiko lizentzia: oinarrizko proiektua (horri dagokionez, exekuzio-proiektua aurkeztu beharko da obrei hasiera eman aurretik), edo oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua, elkargoak ikus-onetsia, eta zuzendaritza teknikoaren izendapen (eta eraikuntzaren kasuan, exekuziorako zuzendaria ere bai).
Obra txikiko lizentzia: kontratistaren aurrekontua edo gauzatuko diren obren deskribapena.
Partzelazio-lizentziak: krokis kotatua eta partzelazioaren aurreko eta ondorengo egoeraren deskribapen fisikoa, mugak zehaztuta. Nahikoa da datuak katastroari jakinarazteko. Partzelazio-lizentziak legez eman direla ulertuko da dagokion egintza formalizatzen duen agiri publikoa udaletxean aurkezten denean. Agiri horretan jasoko da egintza baimentzen duen lizentzia edo bertan eman beharko da horren lekukotza. Horrez gain, amaierako orubeen, loteen, partzelen edo finken zatiezintasuna adierazi beharko da, hala dagokionean. Aurkezpena lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan egingo da, eta epe hori behin luzatu ahal izango da, eta, betiere arrazoiak justifikatuta baldin badaude (6/2006 Legeko 39. artikulua).
Lehen erabilerarako edo martxan jartzeko lizentziak: jakinarazpena, eta aukerako zuzendaritza teknikoa eskatu bada, horren obra amaierako ziurtagiria.
Gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsu gisa sailkatutako jarduerei buruzko obrak badira, jardueraren lizentzia obrarako lizentzia eskuratu aurretik lortu beharko da.
- Zergak:
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga: % 4 obra handietan eta % 5 obra txikietan.
- Eskaeraren ondorengo izapideak:
Eskaeran hutsak badaude, Udalak horiek zuzentzeko eskatuko du. Behin dokumentazioa osatuta, txosten teknikoa eta juridikoa egin eta ebazpena emango da, hilabeteko epean (obra txikiak), edo hiru hilabeteko epean (gainerakoak).
Araudia:
Plangintzaren Arau Subsidiarioak; Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 6/2006 Legea; Hirigintzako diziplinaren erregelamendua.
- Formularioa:
Lizentzia eskatzeko inprimakia (pdf)
JARDUERA SAILKATUETARAKO LIZENTZIAK
- Helburua:
Gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsu gisa sailkatutako jarduerak gauzatu aurreko administrazio-baimena da. Horren bidez, egiaztatzen da jarduera bati ezarritako neurri zuzentzaileak nahikoak direla.
Jarduera batzuetarako lizentzia behar da (Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege orokorraren II. eranskineko A epigrafea), eta beste batzuetarako, aldez aurreko jakinarazpena (B epigrafea).
- Eskatzailea:
Jardueraren sustatzailea.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
Lizentzia behar duten jardueretarako: proiektu teknikoa eta deskribapen-memoria, teknikari eskudunak sinatuta. Bertan zehaztuko dira jardueraren ezaugarriak, kokalekuaren deskribapena, ingurugiroan izan dezakeen eragina eta erabiltzeko proposatzen diren neurri zuzentzaileak, eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea adierazita.
Aldez aurreko jakinarazpena behar duten jardueren kasuan, jakinarazpenarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira: jardueraren deskribapena eta jarduerak ingurugiroan, pertsonengan edo horien ondasunetan izan dezakeen eragina murrizteko ezarri diren neurriak jasotzen dituen memoria, eta teknikari eskudunak eginiko ziurtagiria. Horren bidez egiaztatuko da jarduera eta/edo instalazioak aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin eta eraikuntza-proiektuarekin bat datozela eta ingurumenaren arloko betekizun guztiak betetzen dituztela; barne hartuz, hala badagokio, dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpenean zehaztutakoak. Behin jakinarazpena eginda, jardueraren erabilera aurkezten den egunean bertan hasi ahal izango da.
- Zergak:
Jarduera sailkatuetarako lizentzia emateagatiko tasa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren urteko ordainagiriaren zenbatekoan.
- Lizentziaren ondorengo izapideak:
Jendaurrean jarriko da hamabost eguneko epean, iragarkia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera zenbatuta; eta mugakideei epe berean jakinaraziko zaie. Jendaurrean jartzeko epearen ondorengo hamabost egunetan, espedienteari osasun-txostena gehituko zaio, bai eta gainerako txosten teknikoak ere, jardueraren izaeraren arabera. Txosten guztiak bideratu ondoren, Udalak txosten bat emango du hamar eguneko epean. Neurri zuzentzaileei dagokienez eskuduna den autonomia-erkidegoko edo Foru Aldundiko ingurumen-organoak gauza bera egingo du. Eta ondoren, hala badagokio, lizentzia emango da.
Proiektuan deskribatutako instalazioak exekutatu ondoren, neurri zuzentzaileak barne, martxan jartzeko udal-baimena eskatu beharko da, zuzendari teknikoaren obra amaierako ziurtagiria aurkeztuta.
- Araudia:
Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorra; martxoaren 9ko 165/1999 DEKRETUA, otsailaren 27ko 3/1998 Legean (Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) jasotzen den jarduerarako lizentzia eskuratzetik salbuetsitako jardueren zerrenda finkatzen duena.
- Formularioa:
Eskabideak egiteko eredu orokorra (pdf)