Jaiak

Otsailaren 3an ospatzen da.

Tradizioz, kuadrillak txikitatik elkartzen dira San Blaseko zopa tradizionala (baratxuri-zopa, arrautzarekin eta txorizo zatiekin) bazkaltzeko edo afaltzeko.

Egunari hasiera emateko, meza bat egiten da eta haurrek bedeinkatzera eramaten dituzte roskak eta katxeteak izeneko opilak. Ogi gozoz eginiko opilak dira; neskentzat biribilak eta mutilentzat tiragoma formakoak. Fruta azukreztatuekin eta karamelu bolatxoekin apaintzen dira; horregatik, gustatzen zaizkie hainbeste haurrei, eta oso gutxitan ateratzen dira osorik elizatik.

Orain dela gutxira arte, etxean eginiko txorizo txiki bat eskegitzen zitzaien, baina ohitura hori desagertzen ari da; izan ere, gero eta familia gutxiagok egiten dituzte etxean txorizoak

Maiatzaren 15ean ospatzen da.

Nekazarien zaindariaren omenezko jaiak prozesio batekin hasten dira. Bertan, herriko gazteek, txistu eta danbolinaren soinuari jarraikiz, bizkarrean eramaten dute santua herriko kaleetan zehar, zelaiak bedeinkatzeko eta uzta on bat ekartzeko.

Jarraian, San Isidro Kofradiak, Udalaren laguntzarekin, herritar guztientzako lunch bat eskaintzen du herriko plazan.

Ondoren, herriko nekazariek anaitasun-bazkaria egiten dute.

Lapuebla de Labarcako zaindaria da, eta, hortaz, haren omenezko jai nagusiak 4 edo 5 egunetan zehar ospatzen dira. Abuztuaren 23ko bezperan hasten dira.

Bezperan, kuadrillak bodegetan biltzen dira bazkaltzeko, Bartoloren jaitsiera eta txupinazoaren aurretik.

Bartolo nekazari baten antza duen panpina da, eta upel txiki baten gainean dago. Jaietan, udaletxeko balkoian egon ohi da. Hark ematen die hasiera eta amaiera jaiei; bodega batetik irteten da jaien hasiera iragartzeko, eta amaieran, bertara itzultzen da hurrengo urtera arte. Bartoloren jaitsiera ohitura bat da, eta herriko gazteen kuadrillek txarangari jarraituz egiten dute.

Ondoren, pregoilariak eta damak txupinazoa jaurtitzen dute, eta jaia herriko kaleetan zehar jarraitzen da, arratsaldeko beroa arintzeko ura eskatuz.

Jaiei amaiera emateko, erromeria bat egiten da Ebro ibaiaren urbazterrean. Udalak zartaginkada handia eskaintzen du herritarrentzat. Boluntarioak arduratzen dira zartaginkada prestatzeaz: patatak, piperrak, tomateak, etab. zuritzera hurbiltzen dira; izan ere, laguntza handia behar da 500 bat pertsonarentzako zartaginkada prestatzeko.

Azaroaren bigarren astean ospatu ohi da, betiere mahats-bilketaren eta bodegen lanaren amaieraren arabera.

Egun horretan Urrezko mahats-mordoa ematen zaie pertsona edo elkarte batzuei, Arabako Errioxako eta, bereziki, Lapuebla de Labarcako ardoa defendatzeagatik edo euren eremu profesionalean nabarmentzeagatik.

Orain arte, honako hauek izan dira sarituak:

  • 95/11/11 SABINO PADILLA, kirol-mediku gisa egindako ibilbidea aintzatesteko.
  • 96/11/11 EDUARDO TXILLIDA, haren eskultore-ibilbidea aintzatesteko.
  • 97/11/15 FELIPE LUZURIAGA, Gasteizko bere hotelean Lapueblako ardoa defendatu eta zabaltzeagatik.
  • 98/11/07 ABRAHAN OLANO, txirrindulari gisa egindako kirol-ibilbideagatik.
  • 99/11/13 MOHAMED SALEM (FRENTE POLISARIOko ordezkaria), bere independentziaren aldeko bere borroka babesteko.
  • 00/11/25 BENANZIO URRUTIKOETXEA, Lapuebla de Labarcan enpresari gisa bizitza osoa emateagatik, “Balmoral” ehungintza lantegiaren buruan.
  • 01/11/25 CLUB DEPORTIVO ALAVES, azken urteetako kirol-lorpenengatik.
  • 02/11/09 MARTIN FIZ, eliteko atleta gisa egin duen ibilbideagatik.
  • 03/11/15 JOSU BUTRON, EITBko bere “Sustrariak” programan Arabako Errioxako ardoari ematen dion tratamenduagatik.
  •  04/11/20 TXARO ARTEAGA, Emakunderen buru gisa genero-berdintasunaren alde egiten duen borrokagatik.
  • 05/11/19 SALVADOR VELILLA CORDOBA, eskualdeko historiagile eta kronista gisa egindako lanagatik; bereziki bere herriari dagokionez, Lapuebla de Labarca.
  • 06/11/25 TOTI MARTINEZ DE LEZEA, idazle gisa egindako ibilbide bikainagatik.
  • 07/11/10 JESÚS MEDRANO GRIJALBA, mahastizaintzako eta ardogintzako eremuan, profesionalki nahiz pertsonalki egoerak eskatzen duen mailan egoten jakiteagatik. Lapuebla de Labarcako enbaxadore da, Bilbon nahiz Euskadin.
  • 08/11/22 FRANCISCO MURO RODRIGUEZ, Lapuebla de Labarcako nekazariak babesteagatik, egun desagertutako Nekazarien Ganberaren bidez.
  • 09/11/14 COMUNIDAD DE REGATEK “EL RISCO”, soroak ureztatzeko sistema eraikitzeko egindako ahaleginagatik, urarekin lan eta erabilera arduratsua egiteagatik.
  • 10/11/13 TEOFILO AGUAIO CAMPO, herrian egindako lanagatik eta udalerriko eta Arabako Errioxako eskualdeko izena zabaltzeagatik.
  • 11/11/12 LAPUEBLA DE LABARCAKO ARDOGINTZAREN KOOPERATIBA, herriaren aldeko enpresaren esfortzu eta dedikazioarengatik.
  • 12/11/10 ANTONIO MURO AGURRA, udalerrian demokraziako lehenbiziko alkatea.
  • 13/11/16 CASA CURRO JATETXEA, Arabako Errioxako gastronomian erreferentea.
  • 14/11/15 ENRIQUE ECHEPARE HERNÁNDEZ, Rivercap SA multinazionalaren sortzailea.
  • 15/11/07 TERESA LUZURIAGA VITERI, Jasokundeko Ama Birjinaren Eliza mantentzeko lanagatik.
  • 16/11/19 DIPUTAZIOKO TXISTULARIAK, San Isidro Egunean udalerrian 30 urtez jotzeagatik.
  • 17/11/04 GURUTZE GORRIA, udalean esklusio sozialaren pertsonen aldeko egindako lana.

Lehenbiziz, 2005eko otsailaren bigarren asteburuan ospatu zen.

Egun horretan, bodegak publikoarentzat irekitzen dira, bisita antolatuak egiteko. Dastaketa komentatua egiten da 100 bat pertsonentzat, eta herriko kaleetan mahastiaren munduarekin eta ardogintzarekin lotutako produktu eta lanen erakusketa antolatzen da.

Lehen edizioan, jaiari hasiera emateko topa OSCAR TEROLek egin zuen, EITBko “Vaya Semanita” programaren aurkezleak. Ardo moten eta eleberri moten (arrosa, beltza…) arteko antzekotasunak nabarmendu zituen.

  • Bigarren edizioan (2006ko otsailaren 11n), IÑAKI PERURENAk goraipatu zituen uzta horretako ardo gaztearen bertuteak.
  •  2007an, hirugarren edizioan, ANDONI EGAÑA etorri zen.
  •  Laugarren edizioan, 2008an, ANA URRUTIAk Lapuebla de Labarcako xarma ezagutu zuen, eta batez ere, bertako jendearen parte-hartze maila.
  •  Bosgarren edizioan, 2009an, TITIN III.a izan zen lehen topa egiteko arduraduna.
  •  MARTIN BERASATEGUIk gure Bolo ardoa dastatzeko aukera izan zuen 2010ean, seigarren edizioan.
  •  2011ko zazpigarren edizioan, JOSEBA BELOQUI etorri zen.
  •  GORKA ORTIZ DE URBINAk (Celedón) sekulako uneak bizi zituen gure artean 2012an, zortzigarren edizioan.
  •  JULIAN IANTZI konkistatzailea 2013ko bederatzigarren edizioan konkistatu genuen.
  •  KARRA ELEJALDE ETA MANUEL MANQUIÑA aktoreak etorri ziren 2015ean.
  •  JUANITO OIARZABAL eta ALBERTO ZERAIN gorenera iritsi ziren 2016an.
  • Mikel Landa,

Ohiturak

Aste Santuaren barruan, aipatzekoa da JUDAS ERRETZEKO ohitura. Gau Txori Kultura Elkarteak berreskuratu egin zuen, eta Pazko-igandean egiten zen, mezaren ostean.

Apirilaren 27an egiten da, Arabako zaindari San Prudentzioren bezperan.

Herriko Assa ikastolako gurasoen elkarteak antolatzen du Lapuebla de Labarcan zehar ibiltzen den danborrada hori. El Plano Plazan amaitzen da, “San Prudentzioren Erretreta” joaz.

Ekainaren 23an ospatzen da. Gau Txori Kultur Elkarteak txokolate-edana antolatzen du herritarrentzako.

Antzina, herriko neska gazteek gorri biziz margotzen zituzten ezpainak, gereziekin brodatutako mantal zuria jantzi eta ilean lore bat ipini, eta Ebroko urbazterrera joaten ziren askaltzera.

Abenduaren 7an ospatzen da. Herriko gazteek hiru su egiten dituzte herriko eremu ezberdinetan; eta bertan, patatak eta txorizo erreak prestatzen dituzte, Lapuebla de Labarcako ardoaz lagunduta.

Aitzina, kuadrilla bakoitzak bere sua egiteko eta patatak erretzeko xirmenduak jasotzen zituen herriko baratzeetan. Gaur egun, gazteek herri osoarentzat egiten dute.

Ohitura horren jatorria ez dago oso argi. Batzuek diote izpiritu gaiztoak uxatzeko egiten zela; beste batzuek, ordea, pentsatzen dute frantsesen erasoengandik defendatzeko erabilitako trikimailua zela, lur errea zela argudiatuaz. Baina hipotesiak besterik ez dira.

Euskal mitologian, abenduaren 24an haurrei Gabonetako opariak banatzeko menditik jaisten den ikazkina da.

Assa ikastolako gurasoen elkarteak antolatzen du. Herriko kaleetan barrena ibili ondoren, askari txiki bat eskaintzen da herriko plazan; eta gero, elizara joaten dira, han haurrei opariak banatzeko

Urtarrilaren 5ean egiten da. Gau Txori Kultur Elkarteak antolatzen du. Herriko kaleetan barrena ibiltzen dira, eta gero, elizaren alboan, Erregeak karrozetatik jaitsi eta opariak banatzen dituzte haurren artean.