Gastronomia
Gure herriko gastronomia ardoarekin eta upeltegiekin lotuta dago. Horrela, urteko edozein sasoitan arkume txuletatxo aberatsak dastatu ahal izango dira, txorizoarekin ondo ondutako patata batzuen ondoren, edo "errioxar erara egindako patatak".
Gainera, "Bolo" edo "Bolada" izeneko plater zahar samarra dugu, arroza, bakailaoa, patata eta piper txorizeroa nahasten dituena. Plater hori, aurreko hamarkadetan, mahats-bilketan jaten zen gehienbat, eta, zehazkiago, upeltegietan ardoa egiten zenean. Gaur egun, maizago jaten da etxeetan, eta, batez ere, ohikoa da Herriko Jaietan Plazan jatea, urtez urte plater honekin gozatzen duten beteranoen kuadrilla batek egiten baitu.
San Bartolome jaiak amaitzean, kazola handi bat prestatzen da gure "Sartenada" rekin, eta bertaratutako guztien artean banatzen da (bostehun pertsona baino gehiago).
Zurrakapotea, ardoz egina, eta Arrope, mahats-zukuz edo muztioz bildua, upeltegietan egiten dira, hainbat ospakizunetan eta San Bartolome jaietan hartzeko.
